Amezketako Udala azken hiru urteetan elkarlanean ari da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin herri lurretan inbertsioak egiteko eta Zabalegi eta Larrondon hobekuntza nabarmenak ekarri dituzte inbertsio hauek. Oraingoan Larrondon desbroze lanak egin dira eta hurrengo lanak Artubi inguruko itxiturak berritzea izango da.