Badira Larrondon lan batzuk egiteko premia duten hainbat herri baso. Amezketako udala Gipuzkoako aldundiarekin harremanetan dabil baso hauetan egin beharreko lanen  inguruan hitz egiteko. Baina ezer egin aurretik, herri bilera bat egin eta ze asmo dauden adierazteaz gain, herritarren iritziak jaso nahi ditu. Horretarako, bilera deitzen dugu maiatzaren 13an, osteguna, udaletxean arratsaldeko 19:00etan.