AMEZKETA, ARGI IZKUTUAREN BILA lelopean, Amezketako Udalak Amezketako bixita gidatu interpretatuak antolatu ditu, Amezketako altxorrak ezagutzeko.

 

Bixita hauek uztailaren 19an hasi ziren eta abuztuaren 30arteko igandeetan izango dira, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 5etan, eta 45 bat minutuko iraupena izango dute. Hasiera puntua Amezketako Bartolome Deuna elizako aparkamendu ondoan izango da eta amaiera puntua Amezketako Ierabizkar Errotan ( eguraldi txarra edo taldearen arabera elizan ere amaituko da).

 

Bixitak hauen bitartez Amezketako mitologia eta oraindik mantentzen diren ohitura zahar eta liluragarriak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, Euskal Herri osoan hain ospetsuak diren Amezketako argizaiolak. Horrela, bixitak 5 geldialdi izango ditu eta hauetan Amezketa eta Aralar inguruko mitologia edo Elizaren inguruan sortutako ohitura zaharrak eta erlijiotasun bereziak kontatzeko parada izango da. Bertan ikusten dena ez ezik, bertan ikusten ez dena ezagutzeko aukera egongo da.

 

Hona hemen bixita hauen inguruko elkarrizketak eta erreportaia, Tolosaldeko Atarian, 28 kanalan eta euskadi Irrarian agertutakoak:

Atariako elkarrizketa 

28 Kanaleko erreportaia

Jarraian Euskadi Irratian jarritako iragarkia:

Jarraian Euskadi Irratian gidariari egindako elkarrizketa:

 

 

Bixitak dohainik dira eta parte hartzeko erreserba egin behar da, on line eta ondorengo web helbidean: Erreserbak

 

Ohar garrantzitsua: maskarak edo musukoak ekartzea derrigorrezkoa izango da.

 

HONA HEMEN BISITA GIDATUEN BALORAZIO TXOSTENA: AMEZKETA BISITA GIDATUA INFORMEA