Badira hilabete batzuk, 2020ko azarotik hain zuzen, herritar batzuk herriaren aurkako jarrera bat hartu dutela. Egindako txikiketak ez dira gutxi izan eta espazio publikoak zaborrez beteta agertu dira askotan:

Hau gutxi ez eta asteburu honetan muga guztiak pasa dituzte. Alde batetik, oraingoan Amezketako eskolako atea puskatu, barrura sartu eta honela utzi dute:

Bestetik, kotxe ugari ibili dira asteburuan tronpoak egiten, herri barruan abiadura handian haurrak bertan zebiltzan bitartean…  honek sortzen duen arriskuarekin. Kexa asko jaso dira udalean jokaera hauen inguruan, herria nazkatuta dago arduragabe batzuen errespetu gabeko  jarrerengatik. Denok ari gara momentu zailak pasatzen, baina horrek ez du inundik inora justifikatzen jarrera hau. Ezinbestekoa da jarrera aldaketa bat ematea, denon elkarbizitza onaren mesedetan!