Joseba Urretabizkaia argazkilariak argizaiolen inguruan egiten ari den libururako laguntza eskatu zion Amezketako Udalari. Argizaiolen inguruko ohiturak ikusten diren argazkiak atera nahi zituen, eta horretarako herriko emakumeekin argazki batzuk ateratzea eskatu zuen. Udalak deialdia egin zien herriko emakumeei, eta hauek ederki erantzun zuten atzo. Argazki ederrak atera zituen Josebak, eta liburua ateratzen duenean helaraziko dizkigu eta Udalak banatuko ditu atzo parte hartu zuten emakumeen artean. Argazki saioa amaitu ondoren Udalak afari-merienda eman zien emakumeei elizaren itzalpean.