Amezketako Udalak herriko ekipamenduak hobetzeko lanean jarraitzen du eta oraingoan Haurreskolaren ataria egokitu du. Estanko etxea eraitsi eta berria eraiki zenean, Haurreskola eta etxe berriaren arteko eremua egokitu beharrean zegoela ikusi zen, hori horrela, aldaketatxo batzuk egin eta erabilpenerako egokitu da eremua, beti ere erabiltzaile guztien erosotasuna eta beharrak kontuan hartuta.