HARRO HERRI da Korrikaren 23. edizioaren Leloa. Azterketak Euskaraz plataforma omentzen dute edizio honetan, izan ere, Ipar Euskal Herrian bizi diren euskaldunek, ez dute hizkuntza eskubidea bermatua unibertsitaterako saltoa egiteko egin beharreko azterketetan.
Herrian ere, antolatu da egitaraua KORRIKArekin bat egiteko. Aurten, Alegian izango da Amezketak erosi dituen kilometroetan korri egiteko aukera. 12:00etan plazan elkartuko gara, Alegira kotxez elkarrekin joateko. 13:10 inguruan lekukoa hartu eta gure eremuan korri egin ondoren, Amezketara bueltatuko gara.
14:30ean “Zagisagardoa” izango da plazan, (eguraldi txarra balitz, Larrunarri frontoian) norberak eraman dezala janaria, edaria udalak jarriko du. Helduek 5€ eta haurrek 2€ ordainduta ateratzen den dirua AEK-ri laguntzeko erabiliko da.