2020ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina abian da eta zenbait herritarrek zalantzak adierazi dituzte noiz joan behar diren txertoa hartzera eta nola egin behar duten txertoa hartzeko zita eskatzeko. Horregatik, Amezketako Kontsultoriotik ohar bat helarazi digute herritarren artean zabaltzeko.

 

Horrela, esan behar da urriaren 30arte kontsultoriotik arrisku-taldeetako herritarrei (65 urte baino gehiago dituztenak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta haurdun dauden emakumeak) deituko zaiela txertoa hartzera joateko. Jada, horretan dabiltza eta esan bezala, hilaren amaierarte egingo dizkiete arrisku-taldeetako herritarrei deiak.

 

Arrisku-taldekoak ez diren gainontzeko herritarrek aukera dute, baitere, txertoa hartzeko, eta horretarako Alegiko osaun zentruko telefonora (943 653212) deituta hartu beharko da hitzordua.

 

Eskerrik asko.