Gaur argitaratu da Españako Aldizkari Ofizialean 286/2022 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisian maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzen duena barruko espazio gehienetan. Hona hemen argitaratutako testua: BOE-A-2022-6449

 

Salbuespenak ondorengoak dira:

 

– Garraio publikoa: Musukoak nahitaez erabili behar dira aireko, trenbideko edo kable bidezko garraioan eta autobusetan. Baita bidaiarien garraio publiko guztietan ere. Salbuespena: musukoa ez da erabili beharko bidaiarien nasetan eta geltokietan.

 

– Osasun-zentroak: Musukoa derrigorrezkoa izango da osasun-zentro eta -zerbitzuetan, hala nola ospitaleetan, osasun-zentroetan edo farmazietan, bai langileentzat, bai bisitarientzat. Ospitaleratutako pertsonentzat ere nahitaezkoa izango da, beren geletatik kanpo daudenean.

 

– Zentro soziosanitarioak: Zentro soziosanitarioetan musukoak erabiltzea derrigorrezkoa izaten jarraituko du, baita adinekoen egoitzetan ere, bertan lan egiten duten pertsonentzat zein bisitarientzat. Salbuespena: egoiliarrek ez dute musukoa eraman beharko.