Atzo argitaratu eta gaur sartu dira indarrean orainarte zeuden Covid-19aren aurkako neurrien malgutze neurri berriak.

 

Jarraian argitaratutako Dekretuan jasotako neurri nagusiak:

– Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat, muga espezifiko bat aplikatzen den kasuetan izan ezik.

– Oro har, ezartzen da edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango direla barnealdeetan eta 800 pertsona kanpoan.

  • 600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeetan 800 pertsonako maximoa izango da, eta kanpoan 1.200 pertsonakoa.
  • 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da ehuneko 30 baino handiagoa izan, betiere prebentzio-neurri orokorrak betez.

– Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, edukieraren ehuneko 50 ezartzen da barrukoetan. Zerbitzua, barnealdeetan zein terrazetan, gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai bakoitzeko edo mahai talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik.

– Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio, barruan zein kanpoan. Arau horiek berak aplikatuko zaizkie joko-lokalei eta txokoei edo elkarte gastronomikoei.

– Indarrean jarraituko du merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak goizeko ordu batetan ixteko muga-ordutegiak, bata III. eta IV. taldeetan sailkatutako gazte-lokalen eta gaueko aisialdiko establezimenduen itxierak ere.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren abuztuaren 3ko autoaren arabera, zuzendu egiten da hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta ibilaldietan maskarak erabiltzeari buruzko atala. Hau da, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen arteko gutxieneko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa denean.

 

Jarraian, aipatu Dekretua: Dekretua