Gaur arratsaldeko 16:00etan hasi eta festek iraun bitartean, autobusa ez da herri barrutik igaroko. Ondorioz, artzainaren biribilgunean egingo ditu geldialdiak eta handik zuzenean Ergonera joango da, eta alderantziz. Beraz, san Bartolome kaleko geralekuak ez dira erabilgarri egongo.
Gogoratu baita ere, gaur eta larunbatean, gaueko zerbitzu bereziak egongo direla.

GOZATU FESTEZ!