Datorren ostegunean San Bartolome jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egingo du Amezketako Festa Batzordeak. Kultur etxeko areto nagusian izango da bilera arratsaldeko 19:00etan eta Udalak dei egiten die herriko eragileetako ordezkariei eta nahi duten herritarrei bertara agertu eta beraien ekarpenak egin ditzaten.