COVID-19aren izurria kontrolatze aldera, Eusko Jaurlaritzak neurriak ebazten dituen Dekretu berria argitaratu zuen atzo eta bart gauean indarrean sartu zen. Zehazki, aipatu neurriak bi dira:

  • 1.- Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakarten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da.
  • 2.- 00:00etatik 06:00etara bitartean, bizikideak ez diren pertsona-multzoak edo jende-pilaketak ezingo dira egon parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol-eremuetan, irristaketa edo skate pistetan edo aire libreko antzeko erabilera publikoko espazioetan, ez eta portuei eta itsas pasealekuei dagozkien espazio publikoetan ere. Edonola ere, espazio horiek erabil daitezke pertsonak igarotzeko eta erabilera profesional edo ekonomikoetarako.

 

Era horretan, jai giroko jende topaketak ez egitea dute helburua, egunotan kasuetan egon den igoeraren sorburua halako topaketetan dagoela uste baitute adituek.

 

Jarraian, aipatu Dekretua: DEKRETUA_Uztailak 15