Ireki da Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea. Jakina denez, euskal hiztunak aktibatzea du helburu Euskaraldiak, beraz, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Aurreko edizioan moduan, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek.

 

Euskaltzaleen Topaguneak eta euskararen lurralde guztietako erakunde publikoek bultzatzen dute egitasmo hau, eta, aurrekoan bezala, Amezketako Udalak bat egin du Euskaraldiarekin, herritarrei bertan parte hartzeko dei zabala eginez.

 

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala da, 16 urtetik gorako herritarrek euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

 

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa konpromisoan dago eta ez gaitasunean.

 

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti nahiz eta parekoak gazteleraz erantzun. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

 

Izena emateko…

  • euskaraldia.eus webgunean sartu.
  • Euskaraldia telefono aplikazioa jeitsita.