Bertako olioa, pasta, arroza, lekaleak eta kontserbak (esparragoak, piperrak, tomatea, potxak, barazkiak, eta askoz gehiago); eta bitartekaririk gabe, salmenta zuzenean.
Errigora proiektua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko proiektua da, euskara ofiziala ez den zonalde horretakoa hain zuzen ere. Proiektuan parte hartzen duten ekoizleek hainbat baldintza bete behar dituzte: Nafarroan ekoitzitako produktuak izan behar dituzte, euskara plana izan behar dute mantxan, proiektuak antolatzen dituen auzolanetan parte hartu behar dute, eta nekazariekin daukaten tratuak bidezkoa eta errespetuzkoa izan behar du.
Tolosaldeko 14 herritan banatuko dira Errigorako produktuak Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta, eta Amezketako Zazpitturri Elkartea izango da banaketa puntuetako bat; beraz, herrian bertan jaso ditzakegu eskatutako produktuak. Horretarako, martxoaren 29a baino lehen egin behar da eskaera.
Eskaera egiteko bi modu daude:
ERRIGORAren webgunean: https://labur.eus/errigora-ee23
Telefonoz deituta: 848 87 12 23
Egin eskaera martxoaren 29a baino lehen, eta maiatzaren lehen hamabostaldian jasoko dituzue.