Azken asteotan, herriko hainbat errepide publikotan zaborra eta objektu handiak herriko puntu ezbertinetako bide bazterretan agertu dira, besteak beste, etxeko aparailu elektrikoak, altzariak eta bestelako hondakin handiak. Portaera desegoki hauek ingurunea kaltetzeaz gain, herritarren ongizatea eta auzolaneko ahaleginak zapuzten dituzte.

Aurreko batean aipatu genuen herritar askok beren borondatez eta gogoz egiten duten lana ezin da beste batzuen axolagabekeriaz itzali. Bide bazterrak hondakin-leku bihurtzeak ez du justifikaziorik eta guztion artean lortutako garbitasuna eta ordena kolokan jartzen ditu. Herri garbi bat guztion artean eraikitzen da, eta guztion ardura da ingurunea errespetatzea.

Zaborra behar ez den tokian botatzeak ingurumenaren kalte larriak eragiten ditu eta segurtasuna arriskuan jar dezake. Hondakin handiak botatzeko, Udalak Tolosaldeko Mankomunitatearen bitartez bilketa-zerbitzu bereziak eskaintzen ditu. Mesedez, erabili zerbitzu horiek eta izan arduratsuak.

Elkarrekin lan eginez, herri garbi eta osasuntsu bat izan dezakegu. Errespetatu dezagun gure ingurua!