Errege egun bezpera dela eta, Amezketako haurrek erregeak ikusteko aukera izango dute ostiralean. 18:00tan Erretore etxeko aurrean elkartu eta kalerainoko ibilbidea egingo da, urtero bezala, errege bezperako abestiak abesteko geldialdiak eginez. Ibilbideari amaiera Larrunarri frontoian emango zaio, Erregeek goxokiak banatuko dizkiete haurrei eta Akelok Guraso Elkarteak txokolate beroa prestatuko du bertaratzen direnentzat.

Animatu guztiok!