Aurreko asteburuan Amezketako Gazte Taldea eta Zazpitturri elkarteak bertso afariarekin eman zioten hasiera aurtengo udazken kulturalari giro ederrean. Asteburu honetan, ostiralean arratsaldeko 6etan Sunprinua, Aralarko artzainen aintzinako musika tresnari buruzko hitzaldia izango dugu Pello Zabala Gunean Jokin Artola herritarraren eskutik. Larunbatean berriz, hurritz makilak egiten ikasteko ibilaldia izango dugu goizeko 10etan Dantzarin Saletxetik hasita. Amaitzeko, larunbat arratsaldean, Jokin Tolosa amezketarra kide den Ein GO kantan ta dantzanekin erromeria ibiltaria izango dugu Amezketan zehar Pernando Amezketarra plazatik hasita. Gozatu!