Gaur, azaroak 17, argitaratu den Osasuneko sailburuaren Agindu berri baten bitartez, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurkako prebentzio neurri berriak hartu ditu 150 kasuko tasa gainditzen duten udalerriei zuzenduta. Neurri berrien helburua da udal-agintariek baloratzea prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak etetea edo atzeratzea, eta neurriak dauden ekitaldietan jarduera horiek indartzea.

 

Neurri osagarri horiek honako hauek dira:

 

Bat – Udal agintariek 2021eko urriaren 6ko Aginduan aurreikusitako prebentzio-neurriak betetzen direla bermatu ezin duten jarduera guztiak bertan behera uztea edo aldi baterako atzeratzea, jarduera horien eremua edozein dela ere.

Janaria eta edaria edatearekin lotuta daudenetan interes berezia jarriz, horrek maskara ez erabiltzea errazten baitu, birusa dibulgatzeko arriskua areagotuz.

 

Bi – Prebentzio-neurriak mantenduz antolatzen diren ekitaldietan, bai barruko espazioetan, bai aire zabalean, neurriak indartzea komeni da. Hau da:

  • Jendearentzako espazioa handitzea kontzentrazioak aurreikusten diren tokietan.
  • Pasabideak ezartzea, pertsonen fluxu ordenatua errazteko.
  • Elikagaiak eta edariak saltzeko eta kontsumitzeko guneak mugatzea.
  • Ahal denean, kanpoan antolatu jarduerak. Aire zabaleko jarduerak dira seguruenak, eta COVID-19a hartzeko edo transmititzeko arriskua handiagoa da espazio itxietan eta jende askorekin.

 

Hiru – Beste neurri bat da Osasun Sailak astean bitan (astelehen eta ostegunetan) bidaliko duela buletin epidemiologikoa. Horrek udalerrien egoera ezagutzeko, udalen lana errazteko eta herritarrak pandemiaren bilakaeran duten inplikazioaz kontzientziatzeko balioko du.

 

Hona hemen aipatu goian Agindua: AGINDUA