Herritar estimatuak:

 

Jakinaren gainean jarri nahi zaituztet gaur goizetik aurrera, urriak 23, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erkidego Autonomo guztirako neurri berriak ezarri dituela, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta.

 

Mezu honen amaieran Osasuneko sailburuaren agindua jarriko da, baina hona hemen laburpen bat, amezketarrontzat bereziki baliagarriak direnak.

 

Indarrean dagoen araudia (abuztuaren 19a) aldatu egin behar izan da, Euskadiko egoera epidemiologikoa eta asistentziala kontuan hartuta.

Zehazki, honako neurri berri hauek nabarmendu behar dira:

 

Pertsonen bilerak eta topaketak

  • Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da.

Hil-beilak eta ehorzketak

  • Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.
  • Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
  • Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

Pertsonen topaketa gurtzarako espazioetan

  • % 50eko edukiera izango dute.
  • Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.
  • Gehienezko edukiera ikusteko moduko lekuan argitaratu beharko da.

Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta sozietate gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak.

  • Barruko edukiera, gehienez: % 50.
  • Terrazetan kontsumi daiteke; bertako edukiera librea izango da.
  • Mahaien artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da.
  • Mahaiko, 6 pertsona egon ahalko dira, gehienez, bai barruan, bai kanpoan.
  • Kontsumitzeko, eserita egon beharko da.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da une oro, kontsumitzeko unean bertan izan ezik.
  • Beranduenez 00:00etan itxi beharko dute, bezeroak irtenarazteko prozesua barne.
  • Debekatuta dago txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egitea; itxita egon beharko dute.

Kultura, kirol eta gizarte-jarduerak

  • Barnealdea: % 50eko edukiera, gehienez, eta 400 pertsona, gehienez.
  • Kanpoaldean: % 50eko edukiera, gehienez, eta 600 pertsona, gehienez.

Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak

  • Kirol-instalazioetan, edukiera % 50ekoa izango da.
  • Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez % 50eko eta gehienez 400 pertsonako edukierarekin; eta aire zabalean, gehienez % 50eko edukierarekin eta gehienez 600 pertsonako edukierarekin.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Eskola-kirola

Eskola-kirolean (eskolaz kanpoko ordutegian), 2007an eta ondorengoetan jaiotako ikasleek parte hartzeko gaitasuna eten egiten da.

Gogorarazi behar da honako neurriek, besteak beste, indarrean jarraitzen dutela:

  • Gaueko aisia: erabat itxiko dira diskotekak, dantza-aretoak, pub-ak eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua arautzen duen Dekretuaren (otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua) III. eta IV. taldeetan sailkatzen diren establezimendu guztiak.
  • Garraio publikoa: 01:00etan amaituko da.
  • Debekatuta daude jarduera-mota guztiak lonjetan eta antzeko beste edozein lokaletan.
  • Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak bermatu ezin badu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela. Maskara kea hartzeko eta botatzeko baino ez da kenduko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Debekatuta dago “botiloia” egitea.

 

Aipatu neurrien arautegia ondorengoa da AGINDUA

 

Besterik gabe, agur bero bat eta elkar zaindu dezagun.

 

Amezketan, 2020ko urriaren 23an.

 

Izpta: IÑAKI AMUNDARAIN TOLOSA

Alkateak.