Duela bi aste Amezketan C@AVE sinadura digitala ateratzeko aukeraren berri eman zen eta epea zabaldu zen interesa zutenek izena emateko. 9 amezketarrek eman dute izena eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzarekin adostu da otsailaren 15ean, goizeko 10.30etatik aurrera, Amezketako udaletxean, C@AVE sinadura digitalari buruzko saioa egitea, “Administrazioa zugandik gertu” ekimenaren barruan.

 

Amezketar-taldetxo batek interesa agertu duela ikusita, oraindik interesatuta egon daitezkeen amezketar guztiei egiten zaie gonbitea otsailaren 15eko saioan parte hartzeko, izena eman beharrik gabe eta egun horretan udaletxean bertaratzeko, portatilarekin nahi izan ezkero.

 

Gogoratu, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren unitate bat izango dela egun horretan eta bertan C@AVE deritzon sinadura digitala eskuratu ahal izango da. Zehazki, saio horretan ondorengoak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek:

– Estatuko Administraziora sartzeko moduei buruzko azalpen zabala emango da.

– Ordenagailu pertsonala eramaten dutenek ziurtagiri edo sinadura digitala bertan lortuko dute.

– Bertaratutakoek, nahi izanez gero, C@VE Iraunkorra lortu dezakete.

– Nahi duenari Administrazioaren dokumentu jakin batzuk eskuratzeko laguntza emango zaio.

– Aholkularitza pertsonalizatua emango da, besteak beste, erabiltzen ikasteko eta tramite zehatzak egiteko.

 

C@ave sinadura digitala B@kQ bezalakoa da baina Estatuko Administrazioarekin izapideak egiteko balio du, beraz oso erabilgarria izan daiteke amezketar askorentzat. C@averen bitartez modu errazean edo arinagoan lortu daitezke Españako Administrazioaren hainbat ziurtagiri, Gazte Kultura Bonua ere eskuratzen da, Trafiko Zuzendaritzarekin tramite asko egin daitezke eta baita ere Gizarte Segurantzarekin, IMSERSOren programatan izena emateko, Españako Gobernuaren dirulaguntzak eskatzeko, besteak beste. Hurrengo hilabeteetan beste berrikuntza bat ere ezarriko da: C@averen bidez norberak Errejistro Zibileko agiri berriak atera ahal izango ditu, presentzialki udaletxera agertu beharrik gabe. Informazio gehiago ondorengo estekan aurkitzen da: https://clave.gob.es/clave_Home/eu/clave.html

 

Ez dago zalantzarik amezketar askorentzat, ordenagailuan horrelako tramiteak egiten ohituta daudenentzat edo horretan ikasi nahi dutenentzat behintzat, abantaila bat izan daitekeela C@AVE sinadura digitala lortzea Amezketan bertan, Tolosara edo Donostiara joan behar izanik gabe, aurretiazko zitak itxaron gabe.