Ekainak 4 larunbata, arratsaldean aterako da autobusa Linzarantz, bertan afaldu, lo egin eta igande goizean gosaldu ondoren, bakoitzak nahi duena egin ahalko du. Hiru Errege Mahaiarantz joan, Petretxemarantz, Atxerito, Txamantxoia edo aterpetxetik gertuago ingurunea ezagutu. Igandean bazkaldu ondoren bueltatuko gara. Pertsonako 53 euro ordaindu beharko dira (Linza aterpetxean bertan) eta izen ematea herriko tabernetan egin beharko da maiatzaren 29rako.

Honez gain, ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko aretoan “MENDIAK 1976” filma eskainiko da:

“SHAKHAUR (HinduKush / Afganistan 7.116 metro) mendia 1976. urtean lehendabiziko 7000 euskalduna izan zen. Istorio ezezaguna, erronkaz, ametsez eta abenturaz baina minez beterikoa ere”.

Luis Arrieta filmaren egileetariko bat bertan izango da, nondik norakoak argitzeko. 2 ordu inguruko emanaldia aurreikusten da, filmak 90 minutuko iraupena du.