Josu Martinezek zuzendutako lan honek Iparraldeko herri asmatu bateko euskararen galbidea kontatzen digu, 1900etik 1982ra arteko bost atal historikotan oinarrituz.
Fikziozko herri txiki batean gertatzen den istorioa da Bizkarsoro. Beraz, Euskal Herriko edozein herri txiki izan daiteke Bizkarsoro, eta bertan, XX. mendean zehar herri txiki horiek guztiz euskaldun izatetik, euskaldunak gutxietsiak, gaizki ikusiak eta minorizatuak izatera nola pasatzen diren kontatzen da. Hain urte gutxitan horrelako prozesu bat nola gertatu den kontatu du zuzendariak belaunaldi ezberdinen arteko bost istorioen bidez; mende hasieratik hasita, bukaerara arte.
Filmaren ostean Manex Fuchs aktorea izango dugu gurekin solasaldian.
Beraz, gaur arratsaldeko 18:30ean hasita, Pernando Amezketarra Kultur Etxean, BIZKARSORO.