2021/2022 ikasturterako udaleko gazteria sailak Altzo eta Lizartzako udalekin batera, begirale ikastaroa antolatuko du irailetik martxora bitarte 1996-2005 urteetan zehar jaiotako gazteentzat.

Amezketan erroldatuta dauden parte hartzaileentzat diru laguntza emango du Amezketako Udalak.

Ikastaroa Hezkide eskolaren eskutik emango da eta alor teorikoa eta praktikoa izango ditu. Ikastaroa amaitzean begirale titulua lortuko dute bertan parte hartu dutenek.

Parte hartu nahi izan ezkero matrikulazio fitxa bete eta udalean entregatu uztailaren 23a baino lehen.

Informazio gehiagorako 688711675 zenbakira deitu.