2021eko neguko euriteek eragindako luiziek Urkulaparte auzoko errepidea ia osorik eraman ondoren, emergentziazko lanak egin genituen bertako baserrietarako sartu irtenak bermatzeko. Jarraian, errepidea berritzeak eskatzen zuen proiektua landu genuen, eta orain, behin betiko lanak amaituta, berriro errepidea egoera onean gelditu da.