Azken asteetan Amezketan igoera nabarmena izan du PCR proban positibo eman duten herritarren kopuruak. Honek kezka sortu du herrian eta baita udalean ere. Idatzi honekin jakinarazi nahi dugu udala osasun sailarekin harremanetan jarri dela, eta osasun sailak esan duela nahiz eta Amezketak intzidentzia tasa altua eduki, beste parametro batzuk aztertu dituztela eta parametro hauek ez direla txarrak. Beraz, oraingoz neurri gehigarririk ez hartzea erabaki dute.

Aurrerantzean ere udala osasun sailarekin harremanetan egongo da, eta positiboen kopuruak izaten duen bilakaeraren aurrean berriro aztertuko da neurri gehigarriak hartuko diren ala ez. Hala ere, birusaren gure arteko hedapena gelditzeko gogorarazi nahi dugu orain arte indarrean dauden neurriak betetzearen beharra.

AMEZKETAKO UDALA