Ostegunean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izanik, arratsaldeko 15:00etan Zumadi eskolako ikasleak plazara jaitsiko dira egun honetarako beraien ekarpena egitera. Aste guztian zehar, gai hau eskolan landu ondoren, beraien aldarrikapenak panel batean islatuko dituzte udaletxe azpian. Udalak, herritarrak gonbidatu nahi ditu, ekimenarekin bat egitera. Nahi duenarentzat materiala egongo da.