Dakizuen bezala, pandemiaren ondorioz hainbat zerbitzu eragotzita aurkitu ziren eta Haurtxokoa izan zen itxi beharrean aurkitu zen zerbitzuetako bat. Egoera normalizatuz doan heinean pixkanaka hainbat gauza berreskuratzen joan nahi du Udalak eta beraz, Amezketako 0-6 urte bitarteko haurrek Haurtxokora bueltatu ahal izateko deialdia zabaldu nahi da.

 

Irekiera eguna, azaroaren 8a astelehena izango da, arratsaldeko 5tak aldera, arratsaldeko eskola-ordua bukatu ondoren.

 

Egun horretatik aurrera, ordutegia ondorengoa izango da:

  • Astelehenetik ostiralera 16:30tatik 19:30tara.
  • Asteburuetan goizeko 11:00tik arratsaldeko 19:00tara.

 

Bertan ikusiko garelakoan,