Gauza jakina da Amezketako argizaiolak Euskal Herriko kulturan gordetzen diren altxorretako bat direla. Joseba Urretabizkaia idazle eta argazkilari tolosarra argizaiolei buruzko liburu bat idazten ari da, eta liburu horretarako argazki batzuk atera nahi ditu Amezketako emakumeak argizaiolen inguruko ohiturak egiten ikusten direlarik. Horretarako, Amezketako Udalari laguntza eskatu dio, eta argazki horiek ateratzeko ostegun honetan, uztailak 14, dei egiten dugu arratsaldeko 17:00eta eliza atarira agertzeko beltzez jantzita. Bertan, jendea aulkietan eserita, argizaiolak pizten… argazkiak aterako ditugu, eta ondoren Pello Zabala Gunera joango gara eta parte hartu dutenei Amezketako baserritarren produktuekin osatutako merienda emango die Udalak.

Argazki hauetan adineko emakumeak agertzera ere animatzen ditugu, eta laguntzaileekin ere etor daitezke. Bertan ikusiko garelakoan,

 

Izena emateko 657370156 telefonora deitu behar da.

 

AMEZKETAKO UDALA