Demagun Amezketako Udalak Larrunarri pilotalekuko eta Zumadi eskolako estalkietan 85 kWko eguzki-panelak jartzea sustatzen duela, urtean 85 MWh sortzeko, eta Tokiko Energia-Komunitate bat eratzen dela azpiegitura hori kudeatzeko…

 

Demagun proiektu horretan ehunen bat amezketarrek izena ematen dutela eguzki-plaken azpiegitura horrek sortzen duen energia denen artean banatzeko Tokiko Energia-Komunitatearen bitartez, eta horregatik norberaren etxeko argindarraren fakturan deskontu txiki bat jasotzen duela…

 

Demagun instalazioaren kostua amezketarrentzat 0 € dela…

 

Horri guztiari buruz hitzegiteko bilera informatzaile ireki bat egingo da Kultur Etxeko aretoan otsailaren 23an, osteguna, arratsaldeko zazpietan, eta herritarrek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko. Dena dela, informazio orokorra eskuragarri dago ondorengo web orrian: Amezketako Tokiko Energia Komunitatea

 

Hurrengo hilbateetan, Amezketako Larrunarri pilotalekuko eta Zumadi eskolako estalkietan 213 eguzki-plaka jarriko dira (85,4 kWp instalatuta), Aldundiak eta Udalak, Next Generation funtsetaz baliatuta, sustatutako ekimenean, eta sortzen den energia berriztagarria kudeatzeko eredua Tokiko Energia-Komunitate baten bitartez izango da. Horrela, bertan bazkide izatea erabakitzen duen amezketar bakoitzak 0,5 kWko partaidetza izango du eta urtean zehar dirutxo bat aurreztu ahal izango du bere fakturan (ezin da aurrezkia zehaztu bazkideen kopurua jakin gabe…). Bazkide izatea dohainik da eta edozein momentutan bazkide izateari ere utzi daiteke. Tokiko Energia-Komunitate baten antolaketa estatutu batzuen bitartez arautzen da eta partaidetza eta gardentasuna ditu ezaugarri nagusietakoak.

 

Europar Batasuneko datuen arabera, energia-komunitateak gero eta ohikoagoak dira. 2019an 1.800 inguru zeuden Alemanian, 700 Danimarkan eta 500 Herbehereetan. Hauek dira kopuru handiena duten estatuak. Espainiaren kasuan, komunitate horiek Europako beste herrialde batzuetan baino askoz gutxiago daude hedatuta baina kopurua haunditzen doa.

 

Dagoeneko Gipuzkoako zenbait udalerrietan Energia-Komunitateak abian jarri dira eta herritarrei onurak dakarzki, erraztu egiten duelako auzotar talde batek elektrizitatea sortzen duten tokiko instalazio berberak batera baliatzea. Elkartze horrek, energiaren sorrera hori hobeto aprobetxatzeaz gain, ingurumen- eta gizarte-onurak dakartza, energia berriztagarri bat abian jartzen delako.

 

Bilera informatzaile irekian parte hartzeko gonbitea egiten da, gaia oso garrantzitsua iruditzen zaiolako Udalari eta abian jarriko den ekimena onuragarria izango delako amezketarrentzat.

TEK Eskuorria