Igande honetan, martxoaren 12an, 12:30ean Amezketako Kultur Etxean kontzertua eskainiko du Sira Hernández piano-jotzaileak Gipuzkoan zehar abian dagoen Batura Zikloaren barruan. Bertan, entzun ahal izango dira Emily Bydwealth-en, Emiliana de Zubeldia (1888 – 1987) zen bere benetako izena, ‘La Primavera Vuelve’ eta ‘Souvenir de Biarritz’; Maria Luisa Ozaita (1939 – 2017) konpositoreak ‘¿Qué fue de Bach?’ eta Sira Hernández berak konposatutako ‘De Tre Impressioni sulla Divina Commedia’, ‘I- Inferno’ eta ‘III-Paradiso’. Gainera, bere azken obraren estreinaldi mundiala ere eskainiko du, ‘Gernika’ Picassoren omenaldi gisa idatzia.

 

Batura musika zikloak hirugarren edizioa betetzen du aurten eta hiri handienez gain, oraingoan Gipuzkoako herri txikiagoetara gerturatuko da. Emakumea eta euskal musika lantzen ditu edizio honetan zikloak, nazioarteko ibilbide luzea duten bertako zein kanpoko artisten bidez, euskal musika nazioarteko errepertorioarekin batera programatzen da kontzertu hauetan, eskaintzen duen kalitatearengandik dagokion mailan kokatzeko helburuarekin.

 

Kontzerturako sarrera doakoa da eta bertara joateko Donostiatik doako autobus zerbitzua ere antolatuko da. Halere, Kultur etxeko aretoaren aforoagatik, izena eman behar da ondorengo estekan: Erreserba egiteko esteka