Amezketako Udalak 2020ko uztailean udalerrian sortzen diren hondakinen kudeaketa eta tratamendua hobetzeko asmoz, hondakinen bilketa sisteman zenbait aldaketa burutu zituen. Besteak beste, konpostguneak kendu ziren eta landa eremuko edukiontzi txikien ordez hondakinen gaikako bilketarako edukiontzi handiak jarri ziren udalerriko hainbat puntutan. Aldaketa nagusia agian, errefusaren eta hondakin organikoaren kudeaketarako sarraila elektroniko dun edukiontziak jartzea izan zen.

 

Aldaketa hauekin hondakinen bilketarako sistema eraginkorragoa eta txukunagoa lortu nahi izan zen, eta horretarako ezinbestekoa zen amezketarren ahalegina eta konpromisoa, Ezinbestekoa baita guztien partaidetza ahalik eta hondakin gutxien sortu eta sortutakoa ongi bereiztea ingurumena babesten laguntzeko.

 

  1. urtearen hasieran bilketa sisteman zenbait hobekuntza ezarri zituen Mankomunitateak eta, geroztik, Amezketan bertan jasotako hondakinen datuak ditugu.

 

Azken bi urteetan jasotako hondakinen kopuru eta sailkapenari dagokionez, datuak ondorengoak dira:

Amezketako etxeetan sortutako hondakinen %76,5 gaika bildu zen 2022an. Hau da, Amezketan 2021etik 2022ra datu hau mantendu egin da eta Tolosaldeko ehunekotik gora jarraitzen du. Tolosaldean, bataz beste, etxeetan sortutako hondakinen gaikako bilketa %67koa izan zen 2022an.

 

Sortutako hondakin kopuruari dagokionez, Amezketan biztanle bakoitzeko, bataz beste, 245,92 kg hondakin sortu ziren 2021ean. 2022an, berriz, 210,11 kg sortu dira biztanleko. Kopuru hauek, hondakin gutxien sortzen duten zenbait herri txikien gainetik jarraitzen dute baina Tolosaldeko bataz bestekoaren azpitik (296,02 kg biztanleko) daude. Beraz, zoriontzekoa da benetan. Jarraian Tolosaldeako Mankomunitateak osatutako taula ikus daiteke, eskualdeko herri guztietako datuekin: 2022 HERRIGUNEKO HIRI HONDAKINEN SORRERA

 

Datu hauek ikusita, alde batetik esan dezakegu, hondakinak sailkatzeko, birziklatzeko eta geroz eta gutxiago sortzeko amezketarren esfortzua nabarmena dela, eta bestetik, hondakinak hobeto kudeatzeko aukera ere oraindik badagoela.

 

Halere, badira oraindik ere noiz behinka amezketar batzuen jokaera desegokiak ikusten dira eta hona hemen horren adierazgarri diren argazkiak:

 

 

Amaitzeko, beste behin ere, amezketarrak animatu nahi ditugu birziklapenaren bidetik jarraitzeko eta hondakinen kudeaketan gauzak hobetzen joateko, maite dugun gure lurraldeak eskertuko baitigu, orain eta etorkizunean. Eta jarrera desegokiei dagokienez, deia egiten zaie horrela jokatzen dutenei amezketar guztion onean pentsa dezatela eta herria txukun mantentzeko saiakera egin dezatela.