• Amezketako Udalbatzarrak, irailaren 26an egindako bilkuran, ahobatez onartu berriak ditu 2020ko Ordenantza Fiskalak, behin behinekoz, eta dokumentua jendaurrean ikusgai jarriko da hurrengo egunetan edozein herritarrek 30 laneguneko epean egoki ikusten dituen alegazioak egin ahal izateko. Dokumentu honetan udal zergak eta udal zerbitzuen tasa eta prezio publikoak aurrikusten dira, eta hauek Udal aurrekontuaren sarreren % 40 inguru suposatzen dute, hortaz bere garrantzia.

 

  • 2020. urterako, 2019an bezalaxe, KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) izan da kontutan irizpide bezala, orohar, Ordenantza Fiskal hauek osatzeko garaian, zehazki Gipuzkoako abuztuko urte artekoa, % 0,7koa hain zuzen ere (iaz %2,3izan zen). KPIa kontutan hartzeko garrantzitsuena da urtero hilabete berdina hartzea. Baitere, kontutan hartu izan da herritarren presio fiskalaren batazbestekoa, Gipuzkoako beste herriekin alderatuta..

 

  • Ondasun higiezinen gaineko zergaren inguruan esan % 1 igoko dela, KPI baina piskat gehixeago, Gipuzkoako beste herrietako karga tasetara hurbiltzeko asmoz, Amezketakoa piskat baxuagoa baitago. Gogoratu baitere aurreko urteetan ezarritako familia ugarientzat hobaria eta BIZIGUNE eta ASAP Programetan sartzen diren etxebizitza guztientzat dauden hobariak matenduko direla. Programa hauen informazio zabala Alokabideko web orrian eskura daiteke.

 

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga %1,5 igoko da, aurrekoan esan bezalaxe, Gipuzkoako beste herrietako karga tasetara hurbiltzeko asmoz, Amezketakoa piskat baxuagoa baita. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, berriz, esan % 1 igoko dela.

 

  • Udal zergei dagokienez, azkenik, aipatu Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren karga tasa, %4,2tik % 4,3 igoko dela, KPI alegia. Zerga honetan ere badira hiru berrikuntza:
  • – % 80ko hobaria etxebizitza izateko diren ondasun higiezinetan egiten diren obra eta instalazioetan, baldin eta horien helburua energia-eraginkortasunaren A motako ziurtagiria lortzeko birgaikuntza energetikoa bada, eta %50eko hobaria B motako ziurtagiria lortzeko egiten diren obra eta instalazioetan.
  • – % 25eko hobaria, Amezketako udalerrian jarduera ekonomiko berri bat zabaltzeko arrazoiarekin jarduera horretara bideratutako eraikuntza, instalazio eta obraetan.
  • – “%50eko hobaria landa eremuko baserrietan berriztatze edo mantenu lanak egiten direnean.

 

Bestalde, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die iaz bi hobari berri interesgarri ezarri zirela: batetik, BIZIGUNE eta ASAP Programetan sartzen diren etxebizitzetako jabeentzat zuzenduta, horretarako etxeetan obrak egin behar izango balituzkete, zergaren “% 50eko hobaria izango dutela; eta bestetik, ikusirik herriko zenbait etxebizitzek Eraikinen Ikuskapen Teknikoa EIT-ITE egin gabe dutela, egiten dutenek %50eko hobaria izango dutela, EITaren ondorioz egin behar diren obretan. Hobaria EIT txostenak zehazten dituen partidetara mugatuko da, betiere, era boluntarioan eta txostenak zehazturiko epeetan egiten badira.

 

  • Tasak eta prezio publikoei dagokienez, badira zenbait aldaketa:

 

  • – Uraren ziklo integralaren zerbitzuari dagokionez, 2015 urtea geroztik abonatu guztiei aplikatzen zitzaien hobaria % 25 jeitsiko da, baina salbuespen gisa, Arazketa kontzeptuagatik konbratzen zaien abonatuei hobaria bere horretan mantentuko zaie. Erabaki honen arrazoiak nagusiki bi dira:

 

  • + batetik, hiru urte luze pasa dira Amezketako Udala Gipuzkoako Ur Patzuergoan sartu zenetik, eta zerbitzua finkatuta, herriko ur sarean hainbat inbertsio burututa eta saneamenduaren azpiegituraren proeiktuaren kostea finkatuta (5 milloi euro inguru), Udalak uste du progresiboki uraren prezio publikoak beste udalerrietan bezalakoa izaen joan behar duela.
  • + eta bestetik, eta Arazketagatik ordainketa egiten duten abonatuei eragiten diena, esan behar da hauek saneamenduagatik ordaintzen dutela, eraikina horretarako prestatuta baitaukate, baina gerora isurketak errekara egiten dira, beraz, egiten duten ordainketa ez dator erabat konforme ordainketaren xedearekin eta hortaz, Udalak abonatu hauei hobaria mantentzea erabaki du.

 

  • – Udaleku irekien prezio publikoetan aldaketa orokor bat egiten da prezioetan, 2019ko ekimen berriak medio eta zerbitzuaren gastu eta sarrerak orekatzeko asmoz:

 

 

Familia bakoitzeko izena ematean 3 egun 5 egun
1 edo 2 haur 35 € haur bakoitzeko 70 € haur bakoitzeko
3 haur edo gehiago 25 € haur bakoitzeko 50 € haur bakoitzeko

 

 

  • – Amaitzen joateko esan Udalak 2019an gimnasioa zabaldu zenean bazkidetzagatik ezarritako prezio publikoak mantentzen direla (60 € urteko, eta 65 urtetik gorako adinduak, 30 €), baina berrikuntza txiki bat ezartzen da: aipatu prezioak Amezketan erroldatuta daudenentzat izango dira 2020. urtetik aurrera, eta herrian erroldatuta ez daudenentzat prezioa 100 €koa izango da, adina kontutan hartu gabe. Udalaren ustetan erabakia arrazoizkoa da, prezio herrikoien onura herrian zerga gehienak ordaintzen dituztenen onurarako izatea, alegia.

 

  • Udalaren aldetik, erabateko prestutasuna agertu nahi da gai honetan Udaletxera hurbiltzen den edozein herritarrei behar diren azalpen guztiak emateko.