Eskaintzen diren lkastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira.

Kaixo Amezketar!!

Ikasturte berria hastearekin batera, hainbat ikastaro martxan jarriko dira herrian. Hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, eta horretarako, ikastaroei buruzko informazioa dokumentu honetan bildu dugu. Zalantzarik bazenu, galdetu lasai udaletxean edota ikastaro bakoitzean agertzen den telefono zenbakian.

 

KIROL ESKAINTZA

 

Pilates: Entrenamendu fisiko eta mentala gorputzaren kontrola handitzeko.

Izen ematea: Deitu 660052751 (Tamara) zenbakira irailaren 30 baino lehen.

Prezioa: 40 euro hilabetean. Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan 20:30etatik 21:30etara.

 

Kick boxing: Ostikadak eta ukabilkadak ematea onartzen duen kontaktuzko kirola da, historikoki karate, muay thai eta boxeoan oinarriturik dagoena.

Izen ematea: Idatzi 645006769 (Edur) zenbakira.

Prezioa: 30 euro hilabetean.

Ordutegia: astearte eta ostegunetan 18:30etatik 20:00etara.

 

Yoga: Meditazioarekin lotutako diziplina fisiko eta mentala.

Izen ematea: Deitu 619475190 (Nekane) zenbakira irailaren 30a baino lehen.

Prezioa: Izen ematea 50 euro eta gero hilabetean 20 edo 30 euro apuntatzen den jende kopuruaren arabera.

Ordutegia: Astelehenetan 18:00etatik 19:30etara.

 

Body pump: Gorputza indartu eta tonifikatzeko barra eta pixuekin eta musikaz lagunduta egiten den kirola.

Izen ematea: Idatzi 618115694 (Maria) zenbakira.

Prezioa: Izen ematea 25 euro eta gero 20 euro hilabetean.

Ordutegia: Taldea osatzen denean zehaztuko da.

 

KULTUR ESKAINTZA

 

Ingelesa: Ahozkotasuna lantzeko saioak.

Izen ematea: Idatzi 666753035 (Mikel) telefonora edo udaletxean izena eman.

Prezioa: Taldea osatzen denean zehaztuko da.

Ordutegia: Taldea osatzen denean zehaztuko da.