Amezketako haur batzuk ikasturte guztian zehar aritu dira euskal dantzak ikasten Ixone Urkiriren gidaritzapean. Gaur, ekainak 3, arratsaldeko 19:00etan ikasle hauek dantza emanaldia eskainiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena erakusteko. Emanaldia Larrunarri frontoian izango da eta gonbidatuta gaude denok ikustera!