INFORMAZIO ETA ZERBITZU EGUNERATUAK DENON ESKURA

Amezketako Udalaren etengabeko helburua da udal gestioetan eta udal erabakietan herritarrak inplikatzen saiatzea. Eta horretarako eskura dituen erreminta guztiak erabiltzen saiatzen da. Horren adibide 2019. urten abian jarri zuen Amezketa App aplikazioa.

Oraingoan, Foru Aldundiak partaidetza sustatzeko bideratzen duten diru laguntzari esker, Amezketa App berri bat egin da eta atal berriak ere ezarri dira:

– Albisteak: Lehen bezala, www.amezketa.eus webguneko albisteak ikusiko dira. Webgunearekin alderatuta erraztasuna izango du erabiltzaileak testuaren neurria aldatzeko eta nahi duten informazioa partekatzeko edozein aplikazioarekin: WhatsApp,
Mail, Telegram…
– Idatzi Udalari: Herritarrek udalari idaztzi ahal izateko duten atala; iradokizun, kexu edo iruzkinak.
– Agenda: Amezketan izango diren ekintzen berri izateko atala.
– Tramiteak: Modu errazean, udaleko zerbitzu telematikoetara sarbidea izango da eta B@kQ erabilita udaleko izapide batzuk egin ahal izango dira.
– Parte hartzea: Udalak abian jartzen dituen partehartze prozesuak jarriko dira atal honetan, obretako edo eskuhartze fisikoen egitasmoak, laneko dinamika edo prozesuak, ea.
– Ezagutu: Batetik, Pello Zabala Gunearen edukietara sarbidea dago, eta bestetik, udalerriko interes guneak zerrendatuta agertzen dira, gune bakoitzeko informazioarekin eta kokapenarekin.
– Zerbitzuak: Amezketan dauden zerbitzu publiko eta pribatuak zerrendatuta ageri dira, herrian duten kokapena, eta baita ere, horien telefono eta helbideak.
– Garraioa: Amezketan dabiltzan autobusetako ordutegiak jasotzen dira, eta baita ere, Gipuzkoa barruan bidai bat planifikatzeko tresna.
– Web gunea: www.amezketa.eus udal web gunera lotura zuzena izango da.

Jakin, aplikazio berri honetan informazioa berritzen joango garela.

Aurrez aipatu bezala, proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuak diruz lagundu du.

Hau dena azaltzeko eta aplikazio berria aurkezteko, osteguna, martxoak 7 eta 12:00etan, gonbidapena luzatzen dizuegu Pernando amezketarra Kultur Etxean egingo den aurkezpenera bertaratu zaitezten.