Amezketako Udalak, udara honetarako ere, San Martin parkera bertaratzen direnentzako edarien salmentako zerbitzu bat eskaini nahi du bertan dagoen etxolan.

 

Horretarako, eta eremua publikoa izanik, beharrezkoa da etxola hori ustiatzeko zerbitzua lehiaketara ateratzea eta jarraian dagoen fitxategian agertzen dira zerbitzuan interesa duen edonork aurkezteko bete beharreko baldintzak: Pleguak San Martin elebiduna

 

Pleguetan agertzen diren nondik norakoen inguruko edozein zalantza argitzeko Udalera deitu daiteke.

 

Interesa duenak proposamena aurkez dezake Udaletxean apirilaren 19 bitartean.