Abenduak 17an egin zen “Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu!” herri antzerkia aforo mugatuarekin izan arren grabatua izan zen ondoren ahalik eta herritar gehiengana iristeko.

Otsailak 25ean, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, abenduko antzerkiarekin eginiko bideo emanaldia izango da. Oraingo honetan ere Kultur Etxean izango da, emanaldia ahalik eta egokien entzuteko. Honek berriro aforoa mugatua izatea dakar.

Bideo emanaldira joan ahal izateko, herriko tabernetan izen emateko orriak jarri dira. Antolatzaileek orriak kendu arte izen emateko aukera izango da.

Bideo emanaldiaren aurretik, Kultur Etxe atarian 18:15etan, elkartzeko deia luzatu da antzerkian parte hartu zuten herritarren eskutik beste ezustekoren bat izan litekelako.

Bideo emanaldi honen ondoren, udalaren web orri eta aplikazioren bitartez nahi duen guztiarentzat eskura jarriko da antzerkiaren grabazioa deskargatu eta ikusteko aukera.