Bihar egingo da 2026ko artile bilketa, elizaren atzekaldeko aparkalekuan egokitu den eremuan.

Gogorarazten da bilketan parte hartu ahal izateko aurrez izena emanda egotea beharrezkoa dela. 2026ko kanpainako izen-ematea itxita dago, eta, beraz, aurrez izena eman duten ustiategiek soilik entregatu ahal izango dute artilea.

Artilea behar bezala prestatuta eta hitzartutako ordutegian eramatea eskatzen da, bilketa ahalik eta egokien gauzatu dadin.