Amezketako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Jauregiko eremuan egokitutako behin-behineko aparkalekua dagoeneko erabiltzeko moduan dagoela.
Aparkalekuak 20-25 ibilgailurentzako lekua izango du, eta inguruan dagoen aparkaleku falta arintzeko eta herritarren eguneroko beharrei erantzuteko prestatu da.
Oraingoz, seinalizazio-lanak egitea baino ez da falta. Hala ere, lan horiek amaitu bitartean, eta behin-behineko izaerarekin, eremua aparkaleku gisa erabiltzeko zabalduko da.
Herritarrei eskatzen zaie, beraz, eremua behar bezala erabiltzea eta, seinalizazioa guztiz ezarrita egon arte, aparkatzerakoan arreta berezia izatea.

