Azken urteetako luizi handiena izan genuen elizaren atzeko lurretan 2021eko abenduan. Luizi honek etxebizitza edota errepiderik kaltetu ez bazuen ere, errepide hontodik doan erreka guztiz tapatu zuen, urari bere bidea oztopatuz eta uraren ibilbidea aldatuz. Jakinak dira urak egiten dituen kalteak bere betiko bidetik ateratzen denean, beraz, luizi honen txukunketa lanak egin ditugu eta urari bere ohiko bidea berreskuratzeko tokia egin diogu etorkizuneko kalteak saihesteko asmoz.