Amezketako Udalak uztailean Udaleku irekiak antolatu ohi ditu herriko haurrentzako. Bertan eta aurtengoan hilabetean zehar 55 bat haurrek parte hartuko dute, eta hauen zaintzan eta dinamizazioan 8 begirale, praktikaldian bi pertsona eta koordinatzaile bat izango dira.

 

Begirale eta koordinatzailearen kontratazioaren prozesua modu egokian burutzeko, berdintasuna, eskarmentua eta gaitasunaren printzipioak kontutan hartuta, 2022ko maiatzaren 11ko 76 zenbakidun Alkatearen Ebazpenaren bitartez udaleku irekietako begiraleak zein koordinatzailea kontratzatzeko, eta praktikaldiko pertsona hautatzeko, oinarrien onespena egin zen eta hautaketa prozesua abian jarri. Bertan begirale zein koordinatzaile eta praktikaldiko hautatuaren aukeraketan parte hartzeko ezin bestean bete beharreko baldintzak eta kontutan hartuko ziren beste irizpideak agertzen ziren.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 30arte izan zen eta 14 pertsonek izena eman zuten. Ondoren hautaketa prozesua Gaztelekuko arduradunak eta Udaleko Idazkariak landu dute elkarlanean eta hautagaien zerrenda proposatu diote Alkateari. Jarraian hautagaien zerrenda, hautaketa prozesuan emandako puntuaketarekin, agertzen da, denen ezagutzarako: Udaleku irekien kontrataziorako Puntuaketa 2022