Larrondon ganadua larreratzeko izena emateko epea abenduaren 9an irekitzen da.

 

Behiak, ahuntzak eta ardiak 2021eko maiatzaren 1etik 2022ko martxoaren 31era bitartean larreratuko dira.

 

Behorrak eta zaldiak larreratzeko epea berriz Pilarika egunean irekiko da, Urriaren 12an, eta 2022ko martxoaren 31ean amaitu.

 

Izena ematea Udaletxeko bulegoan egin behar da ABENDUAREN 30a baino lehen. (Foru Aldundiak horrela eskatzen du, larratzeko eskaeren jakinarazpenak abenduaren 31 baino lehen egiteko, eskatzaileek diru-laguntza jasotzeko eskubiderik ez galtzeko). Ordaindu beharko diren kopuruak honako hauek dira: ardi eta ahuntz bakoitzeko 1 €, eta behiak nahiz behorrak 10 € buruko.

 

Deialdi hau ganaduzale guztiei eta baita ere udazkenean ganaduak botatzen dituzten ganaduzaleei egina dago. Garbi gogorarazi eta jakinarazi nahi dizuet nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, Udaletxean apuntea orain eman behar dela. Neurri honi jarraipen zehatza egingo diogu eta agindu hau betezen ez bada Amezketako Udalak bere neurriak hartuko ditu.

 

OhartarazTen da:

  • Larrondora ez ganadurik botatzeko Enirio-Aralarko larreetara bota aurretik baizik eta Enirio-Aralarko larreetara zuzenean botatzeko.
  • Mesedez eskatzen zaizue landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzeko, landareengan kalterik sortu ez dedin.