Elikalur, baserritar, ekoizle txiki eta kontsumitzaileen elikadura elkartea, pasa den azaroan aurkeztu zen.
Ordutik, poliki-poliki ari dira lanean. Ostiraletako azoka indartzen jarri duteindar gehiena, tartean, gabonetako azoka berezia antolatu zuten abenduan. Laster, datorren maiatzaren 8an egingo duten udaberriko azoka bereziari buruzko informazioa zabalduko da.
Bitartean, bisita gidatu interesgarri bat antolatu dute apirilaren 26rako. Amezketako Zuzitza baserria ezagutu eta bertako lanak nolakoak diren ikusteko aukera izango da.
Bisita gidatua egin ahal izateko plazak mugatuak dira, beraz, aurrez izena eman beharko da 670534327 telefonoan. Izenak jasotzeko epea apirilaren 17tik 23ra izango da.
NON: Zuzitza baserria
EGUNA: apirilaren 26a igandea
ORDUA: 10:00etan
Zuzitza baserrira joateko, 9:45ean elkartuko dira plazan eta kotxeen antolaketa egingo dute. Izena ematean, mesedez, kotxea eramateko aukerarik baden adierazi behar da.
Animatu herriko txoko interesgarriak ezagutzera!

