Amezketako Zumadi eskolako LH5 eta LH6ko ikasleek astero eskolan egiten duten bertso saioa, aste honetan, herritarrentzat egingo dute, asteazkena, ekainak 18, goizeko 11:00etan Kultur Etxeko Aretoan.
Bertan, herriko bizilagunekin partekatuko dute bertsolaritzarekiko duten zaletasuna eta ikasketa-prozesua, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotuz.
Beraz, herriko heldu, jubilatu edo interesa duen oro, gonbidatuta dago parte hartzera!