Azken egunetan Udalean jaso ditugun hainbat kexu direla eta, IZAERA PUBLIKOA DUTEN EREMU EDO BIDEETAN DABILTZAN ZAKURREN JABE ETA ZAINTZAILEEI OHAR GARRANTZITSU hau helarazi nahi diet:

 

1)Erabilera arrunteko espazio publiko eta pribatuetan, animaliek uhal edo lokarri sendo baten bidez paseatu behar dira, kontrolatu ahal izateko.

 

2)Jabeek, lotuta eramateaz gain, galarazi egin behar diete gorozkiak oinezkoak ibiltzen diren edozein lekutan uztea. Animalia edozein espazio publiko zein pribatutan uzten bada, animaliaren arduna duen jabe edo zaintzaileak berehala garbitu beharko du.

 

3)Animaliek muturrekoa izango dute aurrekariek, izaerak, ezaugarriek edo egoerak hala gomendatzen dutenean, jabearen edo zaintzailearen erantzukizunpean.

 

4)Edonola ere, txakurren jabeek edo edukitzaileek txakurrak kontrolatu beharko dituzte, pertsonei eta gainerako animaliei eragozpenik edo kalterik ez sortzeko, eta ondasun edo instalazio publikoak ez hondatzeko. Horretarako, txakurra begi-bistan eduki beharko dute, behar izanez gero esku hartu ahal izateko moduko distantziara.

 

5)Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek berariazko araudi gehigarri bat dute, eta araudi horrek behartzen ditu, besteak beste, 2 metro baino gutxiagoko uhala eta mutur egokia izatera.

 

6) Debekatuta dago animaliak haurren aisia-guneetara sartzea eta erabilera publikoko txorrotetatik edo ur-hobietatik zuzenean edatea ere.

 

Amezketan, 2020ko maiatzaren 22an. Alkateak, Iñaki Amundarain Tolosa.