Herritar estimatuak:

 

Udaletxean Alegiko Osasun Zentrutik dei bat jaso dugu herritarrei ondorengo mezua helarazteko eskatuz:

 

“Etxebizitzetako espazio komunen desinfekzioa egiteko beharra eta garrantzia gogorarazi behar zaie herritarrei. Etxebizitza bakoitzeko bizilagunen ardura izango da garbiketa egitea, eta alkohola erabiltzea gomendatzen da.

 

Hauek dira eraikinetako espazio komunak:

– Ezkaratzak (ateak kanpotik eta barrutik).

– Igogailuak (barruko zein kanpoko botoiak, baranda edo heldulekuak…)

– Eskailerako baranda edo heldulekuak.

– Argi sakagailuak eta tinbreak.

– Ezkaratzeko ateko sarraila.

– Garaje komunitarioetarako sarbideetako sarrailak.”

 

Bestalde, gogoratu nahi dizuet Udalak 657370156 telefono zenbakia duela herritarren zerbitzura, berrogeialdian dauden pertsonentzat, adinekoentzat, edota bestelako ezintasunak dituzten herritarrentzat, erosketak egiteko laguntza eskeintzeko.

 

Eta, baita ere, garrantzitsua da gogoratzea sintomak nabaritzen dituzten pertsonek 900 20 30 50 zenbakira deitu behar dutela eta bertan eman beharreko urrats eta jarraibideak informatuko dizkietela.

 

Amaitzeko esan nahi dizuet txalotzen dudala amezketarrok erakusten ari garen jokaera arduratsua egoera zail honetan, eta hori Osakidetzak ematen dituen datu ofizialetan ikus daiteke. Jarrai dezagun horrela.

 

Besterik gabe, agur bero bat eta elkar zaindu dezagun.

 

Amezketan, 2020ko martxoaren 27an.

 

Izpta: IÑAKI AMUNDARAIN TOLOSA

Alkateak.