Amezketako Udalak herriko hainbat gunetako seinaleztapen horizontala eta bertikala berritu, egokitu eta osatu ditu, segurtasuna, orientazioa eta mugikortasuna hobetzeko helburuarekin.

Egindako lanen bidez, lehendik zeuden seinale batzuk berritu dira, beste batzuk egungo beharretara egokitu eta beharrezkoak ziren tokietan seinale berriak jarri dira.

Jarduketa hauen helburua herriko bide eta espazio publikoetan seinaleztapen argiagoa, ikusgarriagoa eta egokiagoa izatea da, oinezkoen zein ibilgailuen joan-etorriak seguruagoak eta erosoagoak izan daitezen.