Herritar estimatuak:

 

Konfinamenduaren hirugarren astean gaude, eta egoera xamurra ez bada ere, denori azken esfortzua eskatu nahi dizuet, denon onerako izango delako. Amezketarrak arduratsu jokatzen ari gara, eta horren adierazgarri eta nahi diren ñabardurak eginda, Osakidetzako herrietako datu ofizialetan ez garela agertzen.

 

Jarraian ohar garrantzitsu batzuk azaldu nahi dizkizuet:

 

Lehena, Osakidetzaren ohar berria: eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasunak dituenak orain Amezketako osasun-zentrora deitu behar da, 943 653212, eta han telefonoz erantzungo dute. Osasun Kontseiluaren 900 203050 telefonoan, koronabirusari buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dira.

 

Bigarrena, gogoratu nahi dizuet Udalak 657370156 telefono zenbakia duela herritarren zerbitzura, berrogeialdian dauden pertsonentzat, adinekoentzat, edota bestelako ezintasunak dituzten herritarrentzat, erosketak egiteko laguntza eskeintzeko. Eta herritarren batek beharrean dagoen pertsonaren baten berri badu, lasai dei dezake baitere telefono horretara eta Udalari informatu.

 

Hirugarrena, Udalak, zerbitzu esentziala izanik, lanean darrai hainbat zerbitzuekin. Eremu publikoetako garbiketa eta desinfekzioa areagotu egin da, Gizarte Zerbitzuak aktibo daude eta laguntza beharrean egon zitezkeen 70. urtetik gorako herritar guztiei edo bere senideei deitu zaie beren beharren jarraipena egiteko, eta Udaletxean telefonoz eta telematikoki herritarrak artatzen dira.

 

Laugarrena, bi web orrien estekak jartzen ditugu, informazio baliagarriarekin: batetik, Eusko Jaurlaritzaren informazioa, COVID-19RI AURRE EGITEKO EUSKO JAURLARITZAREN INFORMAZIOA ETA NEURRIAK izenburua duena, eta betan, besteak beste, Laguntza ekonomiko, sozial eta enpresarialen informazioa agertzen da; eta bestetik, Gipuzkoako Ogasunaren informazioa, zergen ingurukoa, COVID-19 KORONABIRUSAREN INGURUKO INFORMAZIOA, batibat autonomo eta enpresa txikientzako oso baliagarria.

 

Besterik gabe, agur bero bat eta elkar zaindu dezagun.

 

Amezketan, 2020ko apirilaren 1a.

 

Izpta: IÑAKI AMUNDARAIN TOLOSA

Alkateak.