Datorren urtean, Talai-dantza berreskuratu zela 50. urteurrena izango da. Frankoren diktadura amaierako giroan, gure kulturaren galerarekin arduratuta, 1976n Zazpi Itturri elkartearen bueltan hainbat herritarrek, gure mendi magaletako iñauterien parte garrantzitsu bat berreskuratu zuten: Talai dantza! Ordutik ia etenik gabe (pandemiagatik 2021. urtean etxez-etxe egiterik izan ez zen arren), 50 aldiz makil hotsa zabaldu da Bedaio eta Amezketako lurretan. Urteurren borobil honek lanketa bat merezi duelakoan, pixkanaka prestatzen hasteko lehen bilkura bat egingo da.

Martxoak 15, ostirala, 19:30ean, Zazpi Itturri elkartean.

Modu batera edo bestera, Talaien bueltan noizbait parte hartu edo zerbait egiteko gogoa duten guztiei luzatzen zaie bertaratzeko gonbidapena.